miércoles, diciembre 16, 2015

Josu Bergara - Bilbo

Josu Bergara kantautorearen "Kanta Txikien Indarra" laugarren diskoaren abestia.
Zuzenean grabatutakoa Bilboko Kafe Antzokian.


Neska gazte bat Uribarriko aldapan gora,
eskilara mekanikoetan dantzan doa,
euri xumea espaloia bustitzen,
hiri zahar honen zainak garbitzen.

Somera, Iturri, Barrenkale barrena,
kartelak, pegatak, lagunak, tabernak,
zeure kale estuetan umeak ginen,
bizitzaren laberintoan handitzen.

Faltan botatsut, faltan, Bilbo,
erreka ilunaren ispilua goizero,
autobus gorria ihesi doa,
faltan botatsut, faltan.

Faltan botatsut faltan Bilbo,
La Salvetik Arriagara hamaika semaforo,
zenbat oroitzapen, zenbat istorio,
faltan botatsut, faltan... Bilbo.

Neoizko argien hizkuntza isila,
azken gaupasaren disidiraren bila,
Gargantuaren arima zulatua,
Marijaiaren gonaren azpian bizi da.

Faltan botatsut, faltan, Bilbo,
erreka ilunaren ispilua goizero,
autobus gorria ihesi doa,
faltan botatsut, faltan.

Faltan botatsut faltan Bilbo,
Aresti, Mallona, Esperantza, Unamuno,
zenbat oroitzapen, zenbat istorio,
faltan botatsut, faltan... Bilbo.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...